Dropshipping
BEZEROAREKIKO ERANTZUNKIZUNAK
Liburu-saltzailearen erantzunkizunak:
- Azken bezeroari kobratu eta fakturatzea
- Eskaeraren jarraipena egitea
- Azken bezeroaren erreklamazioei erantzutea
- Azken bezerori jasotzeak kudeatu eta horretarako politikak ezartzea.
- Itzulketa politika erabakitzea, azken finean liburu-dendaria da saltzailea.
Banatzailearen erantzunkizunak:
- Dropshipping prozesu osoa ikustaraztea liburu-dendariari (eskaera/bidalketa/jarraipena)
- Produktuen bidalketak:
- Adierazitako helbidera
- Entrega-oharra liburu-dendaren izenean
- Online salmenta-prozesua liburu-dendaren izenean jakinaraztea
- Bezeroak eta liburu-saltzaileak prozesuaren pauso bakoitzeko emailak jasoko dituzte.
KOSTUA
Zer kobratuko zaio liburu-saltzaileari?
- Erosketa-deskontua:
- Liburu-saltzailearen ohiko erosketa-deskontua mantentzen da
- Garraio-kostuak:
- Eskariak < 170 € izanez gero 3,35 € kobratuko dira (BEZ EZ dago barne)
- Itzulketak:
- Itzulketa aparte ordaindu beharko dira.
KREDITU BIDEZ EDO ESKURA ORDAINTZEN DUTEN BEZEROEN ARTEKO EZBERDINTASUNA:
Eskera prozesatu ondoren:
Eskaera prozesatzen denean, Dropshippingaren saskia desagertu egingo du pantilatik. Eskaera prozesatuta geratzen da:
1. Kreditu bidezko bezeroen kasuan, eskaera egiten den unean aterako da (betiere stocka edukiz gero) eta 24 ordutan zerbitzatuko da.
2. Eskura ordaintzen duten bezeroen kasuan eskaera "ESKAERETAN" gordeta geratuko da. Txartel bidez edo saldoaren bitartez ordaintzen den unean atera eta 24 ordutan entregatzeko.